AIZGO-ren Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa

Erantzulea

Calderería Aizgo, S.L. (IFZ: B75182360)

Helburuak

Calderería Aizgo, S.L.-ren produktuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea.

Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea.

Calderería Aizgo, S.L.-ren jarduerei buruz informatzea eta zabalkundea ematea.

Gure jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.

Webguneen eta gure sare sozialen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea.

Legitimizazioa

Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

Calderería Aizgo, S.L.-ren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

Hartzaileak

Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik

Eskubideak

Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Badiolegitxo, 4, 6-7 pab., 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: administracion@aizgo.com edo 943157860 telefono zenbakian

1. Tratamenduaren Erantzulea
“Tratamenduaren Erantzulea” Calderería Aizgo, S.L. da, aurrerantzean “AIZGO” edo “enpresa”.
I.F.Z.: B75182360
Helbidea: Badiolegitxo, 4, 6-7 pab.
Herria: 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943157860
Helbide elektronikoa: administracion@aizgo.com

2. Indarrean dagoen legeria
AIZGO-k egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko
apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta
datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa
(“LOPDGDD”).
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
AIZGO-ren webgune ofiziala www.aizgo.com da eta Pribatutasun Politika honen ondorioetako,
aurrerantzean Calderería Aizgo, S.L.-ren webgune ofizialari eta enpresaren sare sozialetako kanal
ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu
pertsonalak AIZGO-ren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez,
etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, AIZGO-ren tratamendu sistemetan sartu ahal
izango direla.
AIZGO-en webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

a. AIZGO-en productuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD
6.1.b art.)
b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna
ematea. Gure jarduera buruzko informazioa bidaltzea. Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna
(RGPD 6.1.a art.)
c. AIZGO-ren jarduerei buruz eta parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza
ematea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; AIZGO-rekin zerikusia
duen jarduerekin eta enpresari lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; AIZGO-kkudeatzen
eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Sekretu eginbeharra
AIZGO erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen
tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. AIZGO-n lan egiten duten pertsonek datu
pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta
sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.

6. Datu pertsonalak biltzea
AIZGO-ek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko;
alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak
ematea (adibidez harreman formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. AIZGO-k erabiltzaileak eskatutako
zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak,
mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen
adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu
pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak
argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta
egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. AIZGO-k ez du honen
inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen
dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako
eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio
erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako
helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta
legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo
erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika
hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

7. Adin-txikikoen datuak
Gure jarduera ez dago adin-txikikoei zuzenduta. Noizpait jasoko balitu, AIZGO-k adin-txikikoaren
guraso edo tutore legalen baimena eskatuko luke, datu pertsonalen bilketa, tratamendua eta, bere
kasuan, datuen kokunikaziorako.
AIZGO-k, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten
materialak kontsultatzeko gomendatze du.
Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.)
Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:

Calderería Aizgo, S.L.
Datu Pertsonalen Babesa
Webgunerako Pribatutasun Politika

Edizioa: 2021/07/15
Berrikus.: 2021/07/15
Bertsioa: 1.0
Erref.: WEB-002
Orrialdea: 4 / 1

http://www.avpd.euskadi.eus/s04-
5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063 ,
baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

8. Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen
duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean,
administracion@aizgo.com helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja
eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

9. Enplegu-eskatzaileak
AIZGO-k webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste
baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, AIZGO-ri bereriazko baimena ematen diozu zure
datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko
dira. Era berean, zure datuak AIZGO-k hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren
enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini
ditzake. AIZGO-k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik.
Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan AIZGO-rekin zerikusia duten
sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta
berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste
edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe
daudela, inoiz ez AIZGO-ren menpe.

11. Segurtasun Neurriak
AIZGO-ek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna
bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren
neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen
izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai
ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak
babesteko indarrean den legedia.

Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri
informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-
hartze bidegabeak, baina ez liratekeela AIZGO-en erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen
protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena
izan dadin.

12. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein
intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero.
Jakinarazpena egiteko 943157860 telefono zenbakia edo administracion@aizgo.com helbide
elektronikoa erabili ditzake.

13. Kontserbazio-epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen
erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (hezkuntzakoa,
kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

14. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta
portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein
eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide
honetara: Badiolegitxo, 4, 6-7 pab., 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), telefonoa: 943157860 edo, bestela,
administracion@aizgo.com helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-
ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren
egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol
aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa ( www.aepd.es ).

15. Indarraldia eta aldaketak
AIZGO-k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko
irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. AIZGO-k aldaketaren
bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala
ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek
arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, AIZGO-k gomendatzen dizu aldian-aldian
sartzeko pribatutasun-politika honetara.

16. Jurisdikzioa
AIZGO eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari
eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi
ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, AIZGO eta
erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiako Epaitegi eta Auzitegien
menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko
erabilera egiten badu AIZGO-k Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak
barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.