Kalitate politika

Calderería AIZGO S.L.ren politika da gure bezeroaren eta alderdi interesdunen itxaropenak eta beharrak asetzea, gure produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatuz, legezko eta arauzko baldintzak betetzen direal bermatuz, bai eta erakunde osoaren ETENGABEKO HOBEKUNTZA ere.

Kalitatea aukeratzen dugu enpresa-kudeaketa egokiaren elementu erabakigarri gisa, enpresaren errentagarritasuna bermatuko duen lehiakortasun-maila lortzera eramango duena.

Aitortzen dugu gure baliabiderik garrantzitsuena pertsonak eta kalitatezko zerbitzua lortzeko egiten dituzten lanen garrantzia direla.

Beraz, Kalitate Proiektu honetan, Calderería AIZGO SLko pertsona guztiak eta hornitzaileak eta bezeroak kontuan hartuta integratu, inplikatu eta taldean lan egin nahi dugu. Horretarako:

• Eskaintzen ditugun zerbitzuetara egokitutako giza baliabideak eta baliabide materialak ditugu, eskatutako teknologiekin eta kalitate-mailekin bateragarriak.

• Kalitate-sistema bat dokumentatu eta ezarri dugu UNE EN ISO 9001 arauaren eskakizunekin bat etorriz. Sistema hori etengabeko hobekuntzara bideratuta dago, eta Calderería AIZGO SL osatzen dugun pertsona guzti-guztiek ezagutzen, ulertzen eta aplikatzen dute.

• Kalitate Politikarekin batera urtero berrikusiko diren helburuak ezarriko dira. Helburu horiek lortzea guztion erantzukizuna da, eta Calderería AIZGO SL enpresako langile guztiek parte hartu eta lagundu behar dute. Horretarako, Enpresa Zuzendaritzak ezarritako kalitate-politika zabaltzen du.

Izenpetua: Kudeatzailea